null
Atzealdea

INNOVACIÓN Y VANGUARDIA del Grupo Social ONCE parte 1

Gizarte-berrikuntza gure DNAn daramagu

Duela zortzi hamarkada sortu ginen gauzak beste modu batean egiteko beharrarekin. Une horretatik aurrera mugitzen gaituena etorkizuna soziala dela erakustea da, pertsona guztiak erdigunean jar daitezkeela berritzaileak izateari utzi gabe, eta, aldi berean, punta-puntakoak izaten eta desgaitasuna duten pertsonentzako aukera gehiago eta hobeak eskaintzen jarraitzea.

 Gizartean aldaketak bizkortzen ari dira eta ONCE Gizarte Taldean ezin diogu utzi autonomia pertsonalaren aldeko proiektuak, sormena eta ekintzailetza berriak sustatzen dituzten topaketak, ikasteko, probatzeko eta garapen teknologikorako lekuak sortzeari. Adimen artifiziala gure zerbitzura jartzen dugu, bideojokoen munduan gaude, ingurune digital eta fisikoetan irisgarritasuna sustatzen dugu eta ideia onak entzun eta saritzen ditugu, guzti-guztia eraikitzen saiatzen garen etorkizun irisgarriagoa eta gizatiarragoa lortzeko. Pertsonengatik eta pertsonentzat egiten dugu hori.

Gizarte-berrikuntzari esker, indarrean jarraitzen dugu, gure Oncelio bezala, etengabe mugitzen ari den gizarte honetan.

Abangoardiako gure proiektuetako batzuk:
CTI (Tifloteknologia eta Berrikuntza Zentroa)

Izugarri gustatzen zaigu Tifloteknologia eta Berrikuntza Zentroa (CTI) ONCEren zentro gisa erakustea. Espainian eta munduan erreferentzia da irisgarritasunean eta itsutasuna edo ikusmen txikia duten pertsonentzako laguntza-produktuetan. Aho zabalik uzten gaituzten teknologiak erakusten ditugu bertan eta urtero 150 proiektu baino gehiago egiten ditugu. Hor probatzen dira pertsona itsuen autonomia hobetzen laguntzen duten beste proiektu asko, tresna horiei esker pertsona geldiezin bilakatuta.

Zentro honekin bizitzako arlo guztiak lantzen dira. Lanpostuak eta ikasketak egokitzen ditugu eta irtenbide tiflotekniko berritzaileak komunikatzen ditugu eguneroko jardueretan eta lanean aukera-berdintasuna lortzeko. Itsutasuna eta ikusmen txiki larria duten pertsonek beren gaitasunak garatzeko behar dituzten baliabide teknikoak eskuratu ahal izatea da asmoa.