
Gure diru-sarreren % 70 sortzen da loteria arduratsu, seguru eta sozialeko motaren bat erosten duzunean gure 20.500 saltzaile baino gehiagoren bitartez - ONCEko ilusio-zentinelak-, beste establezimendu laguntzaile batzuetan edo Juegos ONCE gure webgunean.
Gure diru-sarreren beste % 30a ere zuregandik dator: Ilunioneko hotelak, aseguruak edo klinikak eta egoitzak aukeratzean. Edo, enpresa bazara, 43.000 pertsona baino gehiagok, desgaitasuna izan edo ez, lan egiten duten enpresa-jardueraren batean eskaintzen ditugun zerbitzuak erabiltzean.
Ilunioni produktu edo zerbitzuren bat kontratatzen diozun bakoitzean pertsonak erdigunean jartzen dituzu, bere plantillaren aniztasunagatik: % 50,6 emakumeak dira, % 62,4 45 urtetik gorako pertsonak, % 8 espainiarra ez den beste nazionalitate batekoak, eta % 16 gizarte-bazterketan egoteko arriskua duten pertsonak.
Hauxe da gure konpromisoa: gizartearentzat balioa sortzea ekonomiaren ikuspuntutik errentagarria den negozio-eredu baten bidez, gizarte-onurari uko egin gabe.