ONCE Gizarte Taldean konpromiso sendoa dugu iraunkortasunarekin eta klima-aldaketaren aurkako borrokarekin. Nola egiten dugu? Ekonomia berdeago, inklusiboago eta karbono gutxiagoko baten garapenari lagunduz.
Desgaitasuna duten pertsonak bereziki zaurgarriak dira klima-aldaketaren aurrean. Honetaz egin zen haurnarketa ‘Klima-aldaketa, trantsizio ekologikoa eta desgaitasuna duten pertsonak’ ekitaldian.

Zerk motibatzen ditu gehien gure langileak jasangarritasun-proiektuetan lan egitera? Beraiek kontatuko dizute.

Bere xedearen garapenean, bere estrategian eta jardunean, gobernu onarekin, kudeaketa arduratsuarekin edo ingurumenarekiko errespetuarekin lotutako beste alderdi batzuk hartzen ditugu barne. Gizarte Erantzukizun Korporatiboaren (GEK) arloan jardunbide onenak aplikatzen saiatzen gara. Gaur egun arlo horren izendapen zabalduena iraunkortasuna da, betiere honako ikuspegi hirukoitz hau kontuan hartuta: I (Ingurumena), G (Gizartekoak) eta G (Gobernantza).

Taldea osatzen duten hiru arlo exekutiboek Iraunkortasunaren Politika bat eta Iraunkortasun Estrategia edo Plan Zuzentzaile bat dituzte. Horiek alor honetan jorratu beharreko lehentasunezko ikuspegiak eta gaiak zehazten dituzte.
Iraunkortasunarekin lotutako konpromisoak eta jarduerak txertatu ditugu azken Gobernu Programetan eta Garapen eta Gauzatze Planetan. ONCE Gizarte Taldearen Etika Kodean ere sartu dugu iraunkortasuna 11. balio gisa, gure kultura korporatiboan apurkako txertatzearen isla.