Editar imagen banner principal

Lege-oharra

ESPAINIAKO ITSUEN ERAKUNDE NAZIONALAREN (ONCE) 
WWW.ONCE.ES WEBGUNEAREN LEGE-OHARRA

XEDEA: Webgune hau ONCE ESPAINIAKO ITSUEN ERAKUNDE NAZIONALAk  (IFZ: Q-2866004-A; harremanetarako telefonoa: +34 915890667; fax-zenbakia: +34 915899020; helbidea: José Ortega y Gasset kalea, 18, 28006 Madril, Espainia) eskaintzen dituen eduki eta jarduerei buruzko informazioa jendeari helarazteko eta bertarako sarbidea emateko diseinatu da. ONCEren Estatuko Arau Arautzaileak zehazten ditu " uztailaren 9ko 1200/1999 eta azaroaren 18ko  1359/2005 Errege Dekretuek” aldatu zuten “ 358/1991 Errege Dekretuak, martxoaren 15ekoa, Espainiako Itsuen Erakunde Nazionala berrantolatzen duenak” (informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikulua betez emandako informazioa).  Gainera, ONCEz bestelako erakunde batzuen informazio, produktu eta zerbitzuetara sartzeko aukera ematen da, bai eta "link"-en (estekak) eta konexioen bidez eskuragarri dauden erakundeetara ere. ONCEk beretzat gordetzen du politika hau bere nahierara aldatzeko eskubidea.

EDUKIAK: Web honetan azaldutako eduki guztiak ONCEren barruko iturrietatik nahiz erakundetik kanpoko iturrietatik datorren informazioarekin landu dira. Hori dela eta, ONCE ez da kanpoko iturri horiei dagokien informazioa eguneratu gabe edo oker egotearen erantzule, eta barneko iturrietatik zuzenean datozen eta Copyrightarekin behar bezala identifikatuta dauden edukien gaineko erantzukizuna bakarrik hartzen du. Horregatik, erabakirik hartu edo ekintzarik egin aurretik, ONCEk erabiltzaileari gomendatzen dio jasotako informazioa beste iturri batekin egiazta dezala.

Webgune honen bidez, ezagutzara bideratutako zerbitzuei buruzko informazioa ematen da. Zerbitzu horiek, nolanahi ere, unean-unean berariaz zehaztutako eta webgune honetan eskuragarri egongo diren terminoen eta baldintzen mende egongo dira, eta aplikatzekoak diren lege-xedapenen mende egongo dira.

SARBIDEA ETA ERABILERA: Webgune honetara sartzea eta bertan jasotako informazioa eta edukiak erabiltzea, egiten duenaren erantzukizun esklusiboa izango da.

Webgune honetara sartzeko baldintzak indarrean dagoen legeriaren araberakoak izango dira, bai eta erabiltzailearen fede onaren eta erabilera zilegiaren printzipioen araberakoak ere. Oro har, debekatuta dago ONCEren edo hirugarrenen kalterako edozein jarduera.

Guztiz debekatutzat joko da webgune hau legez kanpoko edo baimendu gabeko helburuetarako erabiltzea.

ERANTZUKIZUNA: ONCEk ez du inolako erantzukizunik izango erabiltzaileek webgune honi, edo beste edozeini, eragin liezaioketen kalteengatik, baldin eta webgunea edo webgunean eskuragarri dauden edo ematen diren eduki eta informazioak legez kanpo edo behar ez bezala erabiltzen badituzte.

ZERBITZUA: ONCEk beretzat gordetzen du bere webgunerako sarbidea eteteko eskubidea, aldez aurretik abisatu gabe, nahierara eta aldi baterako, arrazoi teknikoengatik edo beste edozein motatakoengatik; era berean, bere kabuz alda ditzake bai sartzeko baldintzak, bai bertan jasotako eduki guztiak edo batzuk.

HIRUGARRENEN WEBGUNEETARAKO ESTEKAK: Eremu honetako estekek ONCEren webgunea uzteko aukera emango dizute. Estekatutako guneak ez ditu ONCEk kontrolatzen, eta ONCE ez da estekatutako guneen edukien erantzulea, ez estekatutako edozein tokitan dagoen estekarena, ezta gune horien edozein aldaketarena edo eguneratzearena ere. ONCEk ez du bere gain hartzen webcasting-egintzen edo estekatutako edozein lekutatik egindako beste edozein transmisioren erantzukizunik. ONCEk zure erosotasunerako baino ez dizkizu ematen esteka horiek, eta edozein esteka sartzeak ez du esan nahi ONCEk webgunea onartzen duenik.

ONCEk jakinarazten du bere orrialdeetan agertzen diren "linken" edo esteken funtzio bakarra erabiltzaileari Interneteko gaiari buruzko beste informazio-iturri batzuen berri ematea dela, eta Webgune honetan eskaintzen diren datuak zabaltzeko aukera izango duela horietan. "Esteka" horiek ez dakarte helmugako tokiak bisitatzeko iradokizun, gonbidapen edo gomendiorik, eta, horregatik, ONCE ez da esteka horien bidez lortutako emaitzaren erantzule izango.

OROKORRAK: ONCEren webgunearekin zerikusia duen edozein auzitarako, Espainiako legedia aplikatuko da, eta webgune horren erabileratik eratorritako edo harekin lotutako gatazka guztiak ebazteko eskumena Madrilgo (Espainia) epaitegi eta auzitegiek izango dute.

JABETZA INTELEKTUALA: Jabetza Intelektualari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen apirilaren 12ko 1/1996 Legegintzako Errege Dekretuan ezarritakoa betez, Webgune honetan jasotako dokumentuei buruzko eskubide guztiak Espainiako Itsuen Erakunde Nazionalaren ( ONCE) jabetzakoak dira, eta, beraz, horien erabilera, osoa edo zatikakoa, baimenduta dago, hezkuntza- edo ikerketa-xedeetarako, betiere berariaz adierazten badira dokumentuen iturria, egilea eta ONCEren titulartasuna.

ONCEren webgunean sartzeak lehenago adierazitako baldintza guztien onarpena dakar berekin.