Aniztasuna ONCE Gizarte Taldean

DIVERSIDAD Mayo de 2024, mes de la diversidad

ONCE Gizarte Taldean desgaitasuna duten pertsonen aukera-berdintasuna dugu helburu. Hori lortzeko, arlo bakoitzean behar diren baliabideak bideratzeaz gain, arloa osatzen duten pertsonen eta taldeen aniztasuna bermatzen dugu beti. .

Responsive Image
Responsive Image
Responsive Image

DIVERSIDAD Iguales en diversidad

Berdinak aniztasunean

Taldean berdinak gara aniztasunari dagokionez, eta ziurtatu egiten dugu pertsona bakoitza inklusio eta tolerantziako ingurune egonkor batean bizi dela, bai gizartean, bai, eta batez ere, lanean, bere generoa, sexu-orientazioa, adina, jaioterria eta desgaitasuna duen kontuan hartu gabe.

Horregatik, bat egiten dugu 2024ko Aniztasunaren Europako Hilabetearen ospakizunarekin. Ekimena maiatzean egiten da pertsona guztientzako ingurune inklusibo eta askotarikoak sortzeko gauzatzen diren ahaleginetan eragiteko, pertsona horiek nolakoak diren alde batera utzita, desberdinak egiten gaituena aprobetxatuz eta guztiok ekarpenak eginez talde heterogeneoak sendotzeko.

Nola landu aniztasuna ONCE Gizarte Taldean?

Taldea hainbat esparrutan aritzen da bere ekipoen aniztasuna sustatzeko eta gizarte- edo lan-alorrean, ezaugarri hauetakoren batengatik, pertsona bakar bat ere ez diskriminatzeko:

Desgaitasuna
ONCE Gizarte Taldean lan egiten dugu desgaitasuna duten pertsonak gizartean zein lanean erabat integratuta egon daitezen eta aukera berdinak izan ditzaten.  Taldeak hainbat proiektu ditu desgaitasuna duten gazteek eta helduek, gizonek eta emakumeek beren lanpostuan behar dituzten gaitasunak eta trebetasunak gara ditzaten, eta edozein lan profesional aukera-berdintasunean egiteko beharrezko kualifikazioa izan dezaten, inolako diskriminaziorik gabe, ez erakunde barrukorik, ez kanpokorik.  Lan-arloan ez ezik, ONCE Gizarte Taldean boluntario-programak ere badaude, besteak beste,  kirol-, jolas- eta kultura-jardueretan desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko.

Horrez gain, are gehiago sendotzen ari da beste kolektibo zaurgarri batzuk ordezkatzen dituzten erakundeekiko lankidetza, gizarteratzeko hainbeste urtetan ezarritako aliantzen ondorioz.
Responsive Image
Generoa
ONCE Gizarte Taldeak Espainian dituen langile guztien % 44 baino gehiago emakumeak dira. Eta inolako desberdintasunik azaltzen ez duen egiazko parekidetasunaren alde jokatzen jarraitu nahi dugu, lana eta familia egoki uztartzea ahalbidetuko duena, soldata-arrakalarik eta lan-desberdintasunik sortuko ez duena. Ildo horretan, gure gizarte-, fundazio- eta enpresa-alorretan (ONCE, ONCE Fundazioa eta Ilunion) barneko programa ugari daude edozein lantaldetan sexu-parekidetasuna sustatzeko  eta emakumeak edozein talde profesionaletan eta girotan  erabat sartzea ahalbidetzeko, bereziki desgaitasunen bat duten emakumeak edo indarkeria matxistaren biktimak izan direnak, hala nola Inserta Empleoren  Mujeres en Modo “ON-VG” proiektua.

Gainera, Gizarte Taldearen arlo guztietan, Berdintasun Agenteen figura eta ONCE Gizarte Taldearen Aukera Berdintasunerako Behatokia ditugu.
Sexu-orientazioa
ONCE Gizarte Taldean oso kontuan hartu eta errespetatzen ditugu pertsona bakoitzaren genero-identitatea eta sexu-orientazioa, berezko eskubide unibertsala baita, berdintasunezko gizarteei dagokiena. Hori dela eta, barne-programa eta -ekimen ugari daude lan-ingurune erabat inklusibo eta segurua egon dadin. Bertan, lan handia egiten da langile guztiak zentzu horretan kontzientziatzeko, adierazpen askearen eta segurtasunaren alde egiteko, eta  LGTBIQ+ kolektiboko pertsonekiko edozein jazarpen, mespretxu edo diskriminazio mota saihesteko protokoloak eta zerbitzuak izateko.

Harrotasunari eskainitako ONCEren kupoia edo Ilunionen eta FELGTBren arteko akordioa dira Taldeak giro osansungarri eta seguruaren alde egindako ekimenetako batzuk, biek desgaitasuna duten emakume transen laneratzea sustatzea baitute helburu.
Responsive Image
Adina
Aniztasunak, bere aldaera guztietan, pertsonak eta taldeak aberasten ditu. Hori dela eta, ONCE Gizarte Taldearen arloetako plantilletan belaunaldi eta jaiotza-hamarkada desberdinetako profesionalak elkarrekin aritzeak baliagarria izan behar du edozein alorretan aukerak eta inspirazioa sortzeko, pertsona horien guztien ikuspuntuak kontuan hartzen baitira eta, horrela, edozein ekipotan adin guztietako langileen integrazioa bermatzen baita, beren ikuspegi partikularrekin, ekoizpena erabat ekitatiboa eta belaunaldien artekoa izan dadin.

Taldean prestazio ugari daude adineko enplegatuentzat, hala nola berariazko zerbitzuak, baldintza onuragarriak, ordutegi murriztuak, antzinatasunaren araberako  soldata-igoerak eta  gurekin urte asko daramatzaten langileentzako aintzatespenak beren konpromisoa eta leialtasuna eskertzeko.
Kultura
ONCE Gizarte Taldea osatzen dugunok kulturartekotasuna bultzatzen dugu hazkunde-, berrikuntza- eta pertsonen arteko kohesio-iturri gisa, jatorria eta etnia edozein izanda ere. Taldearen aberastasun kulturalak balio behar du gizabanako bakoitzaren hazkundea sustatzeko jatorri desberdinetatik eta geografikoki testuinguruan kokatutako bizipenetan oinarritutako ikuspuntu desberdinetatik. Apustua egiten dugu talentua, tolerantzia eta pertsona bakoitzaren etnia, kultura eta sorlekuarekiko errespetua proiektu eta talde osasungarriak eraikitzeko oinarria izan daitezen, gizaki guztiak edozein ingurunetan sartuko direla bermatzeko.

Halaber, Taldeak nazioarteko lankidetzarako fundazioak ditu,  FOAL, edo  Kolonbia bezalako herrialdeetako Ilunion ikuztegiak, besteak beste.
Responsive Image