Egunero ONCE Gizarte Taldearekin gurutzatzen zara kalean, jabetzen al zara? Hor gaude kalitatezko enpleguak sortzen eta gure marken bitartez egiten dugu, produktu- eta zerbitzu-eskaintza zabala eskainiz: ONCE, ONCE Fundazioa eta Ilunion.
Hainbeste lekutan egoteko gaitasun horrek profesionaltasun-, espezializazio- eta kudeaketako bikaintasun-maila handia eskatzen du, zergatik egiten dugun eta gure helburua ahaztu gabe. Zuk posible egiten duzu desgaitasuna duten pertsonentzako aukera-berdintasuna benetakoa izatea gugan konfiantza duzun bakoitzean, eta horrela aktibatzen duzu gure gaitasuna.
Begira gizarte-inbertsiorako zer aukera sortzen diren gure produkturen bat erosten duzun bakoitzean edo, enpresa gisa, zerbitzu hauetako bat kontratatzen duzun bakoitzean:
Gizarte-proiektuak Contact Center-ak Garbitegiak Facility Services Segurtasuna Irisgarritasun Fisioterapia eta osasuna Giza-kapitala Soziosanitarioa Hotelak Retail-a Birziklatuak IT Services Aseguru-artekaritzak Sua eta kondukzioa Gizarte-komunikazioa Garbiketa
Boluntario gisa ere aritu zaitezke ONCErekin eta ONCE Fundazioarekin lankidetzan
18 urte baino gehiago badituzu, ONCEren boluntariotza-programetan har dezakezu parte: akonpainamendu-programetan, informazioa eskuratzeko programetan, kirolean, kulturan, hedapenean edo nazioartekoan. Zure konpromisoarekin eta dedikazioarekin, ONCEko 70.000 afiliatu baino gehiagori lagunduko diezu, eta mundu bidezkoago eta berdinago bat bultzatuko duzu pertsona guztientzat.
Informa zaitez beheko botoian edo idatz iezaguzu voluntariado@once.es posta elektronikora.
Desgaitasuna duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzen dugu zu bezalako boluntarioen lankidetzarekin.
ONCE Fundazioan desgaitasuna duten pertsonen erabateko inklusioaren alde lan egiten dugu. Boluntariotza honetan berdin da zein den laguntza ematen duenaren eta jasotzen duenaren desgaitasuna, adina, arraza edo generoa. Bat egingo duzu
Boluntarioak jende ederra dira, aurrera egiten duena eta inoiz gelditzen ez dena. Eskerrik asko gurekin egoteagatik, zuen besoa emateagatik eta zuen bihotzean txokotxu bat uzteagatik.