Nazioarteko ekintza

ACCION INTERNACIONAL en mapa del mundo

ACCIÓN INTERNACIONAL. Trasladamos nuestro modelo más allá de nuestras fronteras

Un niño leyendo braille en el colegio
GURE EREDUA GURE MUGETATIK HARATAGO ERAMATEN DUGU
Aukera-berdintasuna sortzeko dugun grinak beti urrunago begiratzera eta gure ekintzetako edozein beste kontinente batzuetara ere eramatera garamatza.

Pertsona itsuen elkarteetatik hasita eta hainbat desgaitasun duen jendea ardatz hartutako batzorde eta zentroetan amaituta, ONCE Gizarte Taldean gure aletxoa jartzen dugu gure jarduerak handitzean, pertsonen garapenerako, haien inguruabarrak edozein direla ere, bizi-baldintza ezin hobeak lortzeko helburu komuna mundu osoan egon dadin.

Referencia ACCIÓN INTERNACIONAL del Grupo Social ONCE

ACCIÓN INTERNACIONAL del Grupo Social ONCE

ONCE Gizarte Taldearen nazioarteko jarduera: Gizarteratzeko urratsa eta iraunkortasunarekiko konpromisoa

1. Munduan bakarra den eredu sozial eta ekonomikoa

Miguel Carballeda en el Parlamento Europeo

Gure gizarte-ereduaren izaera paregabeak konpromiso sendoa hartzera garamatza bai desgaitasuna duten pertsonen eskubideekin bai joko sozialki arduratsuarekin eta munduan eragina izango duen gizarte-ekonomia garatzearekin. Horregatik, ONCE Gizarte Taldean egunez egun lan egiten dugu Europako, Latinoamerikako eta planetako beste leku batzuetako itsuen eta beste desgaitasun batzuk dituztenen gizarteratzeko aukerak eta erabateko autonomia hobetzen laguntzeko.

Gure nazioarteko jardueraren helburua da inklusio-eredu global bat nazioarteko gure kideen zerbitzura jartzea.  Irekia, iraunkorra eta bakarra den eredu horrek desgaitasuna duten pertsonen autonomia eta ikusgarritasuna zaintzen ditu eta nazioartean ospe handia du Europako Parlamentuak emandako Herritar Europarra 2016 saria bezalako galardoiek erakusten dutenez. 

Sinetsita gaude gure gizarteratze-ereduak balio globala sortzen lagun dezakeela, batez ere pertsonengandik hurbil, eta, horretarako, gure nazioarteko ekintza zabaltzen dugu laguntza teknikoa emanez eta parte-hartze aktiboa izanez lankidetza-ingurune inklusiboagoak sortzeko, desgaitasuna duten pertsonen eskubideei buruzko erakunde multilateralekin, fundazioekin eta nazioarteko plataformekin, enpleguarekin, joko arduratsuarekin, kulturarekin, turismoarekin, ekonomia sozialarekin, multinazionalekin eta nazioarteko gainerako eragileekin lankidetzan arituz.

Gizarte-ekonomiaren erreferentziazko erakundea garen aldetik, nazioartean egiten dugu lan desgaitasuna duten pertsonak gizarte- eta lan-eremuetan sartuko dituen gizartearen oinarriak finkatzeko.

Gure aliatu guztien eskutik helduta, aukerak sortzen ditugu desgaitasuna beren agendetan sartzen duten ingurune inklusiboagoak sortzeko, irisgarritasun-oztopo gutxiago dituen gizarte globala  eta desgaitasuna duten pertsonen garapen osoa sustatuko duen gizarte irekiagoa bultzatzeko.

ONCE Gizarte Taldearen berezko nazioartekotzea eta aukeren sorrera bultzatzen ditugu, Taldearen ereduaren bidez: enpresakoa, fundaziokoa, enplegukoa eta gizarteratzekoa. Eredu hori apurka-apurka munduko dimentsioa hartzen ari da eta Espainiaren eta Europar Batasunaren aldetik jasotzen dugun aintzatespenaren parte da.

2. Gure nazioarteko jardueraren oinarriak

Honakoetan oinarritzen da ONCE Gizarte Taldearen nazioarteko jarduera:

  • Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei buruzko Nazio Batuen Konbentzioa

  • Garapen Iraunkorreko Helburuen 2030 Agendaren jarduera-ildoak

  • Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei buruzko Europako Estrategia 2021-2030

  • ONCE Gizarte Taldearen Nazioarteko eta Europako Estrategia

Gizarte-inpaktuko eredu baten garapena egituratzen duten zutabeak dira. Eredu hori modu sinkronizatuan hedatzen dute ONCEk, ONCE Fundazioak eta Ilunionek, ONCEren Kontseilu Nagusiaren koordinaziopean. Hori guztia munduan desgaitasunen bat duten mila milioi pertsona baino gehiagoren eskubideak defendatzeko, nabarmentzeko eta bultzatzeko helburuarekin.

3. Gure jarduera-eremua

Gure jardueren eremua hainbat eskualdetan hedatzen da munduan zehar, eta desgaitasuna aldarrikatzen da giza eskubideen, irisgarritasun unibertsalaren, hezkuntza- eta lan-inklusioaren eta informaziorako, kulturarako eta garraiorako sarbidearen ikuspegien bitartez, hori guztia zeharka.

OTAE: konpromiso europarra

Gure konpromisoaren irismena Europar Batasun osoan hedatzen da eta egunez egun sendotzen da Europako hainbat erakunderekiko elkarreragin ugariren bidez. 

Europako Gaietarako gure Bulego Teknikoaren (OTAE), koordinaziopean, lankidetza-kanal bat eraikitzen dugu, etengabea eta bi norabidekoa, Europar Batasunarekin  (Parlamentua, Batzordea eta Kontseilua), eta horri beste erakunde batzuk gehitzen dizkiogu, hala nola ikusmen-desgaitasuna duten pertsonen erakundeak,  loteria-plataformak, gizarte-ekonomiakoak eta hirugarren sektorekoak. Horrela,  desgaitasuna duten 87 milioi herritar europar baino gehiagoren eskubideak eta interesak ordezkatzea lortzen da.

FOAL: lankidetza transatlantikoa

ONCE Gizarte Taldetik ere ez ditugu ahaztu Iberoamerikako itsuak edo ikusmen txikia duten pertsonak. Han hasi ginen lanean joan den mendearen amaieran, eta 1998an fundazio espezifiko bat jarri genuen abian, ikusmen-desgaitasuna duten Latinoamerikako pertsonen erabateko gizarteratzea sustatzeko (FOAL), giza-eskubideak eta oinarrizko askatasunak bete-betean eta berdintasunean gozatzen laguntzeko. Eta gure eskura dauden garapenerako nazioarte-lankidetzarako tresna guztietan oinarritzen gara, bai eta Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Nazio Batuen Konbentzioan eta Garapen Iraunkorrerako 2030 Agendan ere.

Gure lankidetza Latinoamerikako 19 herrialdetara zabaltzen dugu hezkuntzako, laneratzeko, eta gizarte-zibileko erakundeen eta erakunde publiko zein pribatuen indartze- programen bitartez. Halaber, gure jarduera asko bideratzen ditugu ikusmen-desgaitasuna duten pertsonen errehabilitazioaren eta gaikuntzaren alorrera, eta lurraldearen zati handi batean jolas- eta kirol-jarduerak antolatzen ditugu, baita teknonologia berriak  ikertzekoak eta aplikatzekoak ere. 

Gure helburu nagusia desgaitasunari lotutako pobreziaren eta bazterkeriaren zirkulua murriztea da, pertsonen gaitasunak indartuz, familiei lagunduz eta estatuekin, hezkuntza-zentroekin, enpresekin, erakunde publiko eta/edo pribatuekin koordinatuta lan eginez. Interes berezia jartzen dugu kolektibo ahulenetan, hala nola ikusmen-desgaitasuna duten neskeengan eta emakumeengan – landa-inguruneetan bizi direnengan –, indigenengan eta gor-itsutasuna duten pertsonengan.

BISITA EZAZU FOALEN WEBGUNEA

Eskualde euromediterraneoa: truke-gune bat, desgaitasuna duten pertsonen eskubideak ordezkatuak izan daitezen

ONCE Gizarte Taldea osatzen dugunok, Mediterraneoaren aldeko Batasunarekin (UPM) batera, lankidetza estuan aritzen gara giza-eskubideak, enplegua, irisgarritasuna, turismoa eta genero-berdintasuna aldarrikatzeko, desgaitasuna duten pertsonak eskualde euromediterraneoko herrialdeetan gizarteratzeko funtsezko bide gisa, elkarlanerako proiektuak sustatuz. Lan egiten dugu desgaitasuna duten pertsonen erronkei eta mugei aurre egiteko eta eskualdeko herrialdeekiko gure lotura sendotzeko, inklusioaren aldeko mota guztietako  aliantzak eta sinergiak eraikitzeko helburuz.

4. Kanpoko gure arlo exekutiboak

ONCE: loteria arduratsuak gizarte-zerbitzu konprometituetarako   

ONCEren Nazioarteko Joko Arlotik gure loteria sozial, seguru eta arduratsuaren eredua zabaltzen saiatzen gara, gure mugetatik haratago. Eredu horren egiturak ez du parekorik munduan eta joko-sektorearen barruan duen bereizgarritasunagatik nabarmentzen da.

Egunez egun lan egiten dugu ONCEren eredua ezagutarazteko, bera kide den nazioarteko elkarte sektorial guztietan parte hartuz (European Lotteries, World Lottery Association eta Iberoamerikako Loteria Korporazioa), bai eta joko arduratsuaren, seguruaren eta sozialaren sektorearekin zerikusia duten nazioarteko ekitaldi eta foroetan ere.

ONCE Gizarte Taldean funtsezkotzat jotzen dugu gizartea kontzientziatzea eta sentsibilizatzea, mundu mailako joko-proiektuen garapena bultzatuz, desgaitasunen bat duten pertsonentzat aukera berriak sor ditzaten. Horretarako, akordioak sustatzen ditugu loteria-operadoreekin eta beste herrialde batzuetako desgaitasuna duten pertsonen elkarteekin, joko-merkatuak modu iraunkorrean garatu ahal izateko, errentagarritasun ekonomikoa eta gizarte-ekarpena bateratuz.

ONCEren gizarte-zerbitzuak punta-puntakoak dira eta Erasmus programako edo Latinoamerikako ikasle itsuei edo ikusmen txikia dutenei laguntzeko esparru bat eskaintzen diete, gatazketatik datozen errefuxiatuei Espainian gizarteratzeko laguntza irmoa ematen diete, hala nola Ukrainako gerrakoei, eta Saharako errefuxiatu-esparruetan haur itsuen hezkuntza babesten dute. 

ONCE Fundazioa: prestakuntza, enplegua eta irisgarritasun unibertsala

Nazioartean, garapenerako lankidetza-tresna bat egituratu dugu Desgaitasuna duten Pertsonak Gizarteratzeko eta Lankidetzan Jarduteko ONCE Fundazioaren bitartez. 1988tik aurrera, asmo handiko proiektu horrek prestakuntzaren, enpleguaren eta irisgarritasun unibertsalaren esparruetako proiektuak sustatu, babestu eta bultzatzen ditu, Espainian eta Espainiatik kanpo, beste desgaitasun batzuk dituzten pertsonen bizi-baldintzak hobetzeko.

Gure Inserta ereduaren bidez, tokiko bazkideen laguntzarekin, desgaitasuna duten pertsonak Latinoamerikan, Portugalen eta Marokon laneratzea sustatzen dugu. Era berean, ahaleginak egiten ditugu prestakuntza-aukerak sortzeko eta mundu mailan irisgarritasun unibertsala sustatzeko.

ONCE Fundazioa, halaber, nazioarteko eredu bat da desgaitasuna duten pertsonentzako irisgarritasunaren arloko ezagutzaren garapenean, eta enpresa teknologiko handiekiko (Microsoft, esaterako) edo nazioarteko erakundeekiko (Turismoaren Mundu Erakundea) lankidetza estrategikoak barne hartzen ditu.

Ilunion: gizarte-ekonomia, pertsonak, bikaintasuna, eraldaketa eta iraunkortasuna

Ilunion gure ereduaren bidez, munduan parekorik ez duen enpresa-talde bat ezagutarazten dugu, pertsonei eta iraunkortasunari begirako eraldaketa eta bikaintasunagatik nabarmentzen dena.

Nazioartean hainbat establezimendu ezarriz, kalitateko enplegu duina sortzen jarraitzen dugu gure mugetatik haratago eta Espainian zein Espainiatik kanpo gizarte- eta ekonomia-errentagarritasuna bateragarriak direla erakusten dugu.

Ilunion, bere garbitegi industrialen bidez, Kolonbian finkatu da desgaitasuna duten pertsonentzako enplegu duina sortzen duten bi garbitegirekin. Amerikako eta Europako erakunde multilateralen bazkide estrategiko ere bihurtu da, guztiontzako garapen irisgarria sustatzeko.

5. Aliantza-eta lankidetza-sistema beretzia

ONCE Gizarte Taldean nazioarteko aliantza-sare bat ezarri dugu eta bertan hartzen dugu parte nazioarteko 40 sare baino gehiagotan, horien bitartez hauek ordezkatuz: desgaitasuna duten pertsonen mugimendua  (Itsuen Munduko Batasuna edo  Itsuen Europako Batasuna); ekonomia zirkularra (Europako Gizarte Ekonomia edo Philea); helburu jakineko Loteria (Munduko eta Europako Loteria Elkarteak); desgaitasuna duten pertsonentzako zerbitzuak (Desgaitasuna duten Pertsonentzako Zerbitzuen Europako Elkartea edo Ikusmen Desgaitasuna duten Pertsonen Hezkuntzarako Nazioarteko Partzuergoa), eta nazioarteko harmonizazio-organoak (Brailleren Nazioarteko eta Iberoamerikako Kontseiluak edo Daisy Partzuergoa).

Era berean, aliantzak egin ditugu nazioarteko eta alde anitzeko erakundeekin, hala nola Munduko Bankuarekin, Garapenerako Banku Interamerikarrarekin, Europako Inbertsio Bankuarekin edo Latinoamerikako Garapen Bankuarekin, besteak beste. Gainera, lankidetza estrategikoa Nazio Batuen agentzietara zuzentzen da, hala nola UNICEFera edo Latinoamerikarako eta Kariberako Batzorde Ekonomikora (CEPAL).

Aliantza estrategikoen artean, nabarmentzekoa da Iberoamerikako Desgaitasun Programa. Iberoamerikako Idazkaritza Nagusiaren eskemaren barruan sortua den programa horrek ONCE Gizarte Taldearen laguntza teknikoa jasotzen du. Herrialde anitzeko funts baten bidez, eskualdeko araudiaren kalitatean lan egiten du, desgaitasuna duten pertsonei dagokienez.