Gida Txakurraren ONCE Fundazioa
Txakurrak gure lagunik onenak dira, baita pertsona itsuenak ere. Gida Txakurraren ONCE Fundazioan (FOPG) hainbat hamarkada daramatzagu ikusi ezin duten pertsonen begiak izango diren eta horrela beren autonomia eta mugikortasuna hobetzen lagunduko duten animaliak zaintzen, trebatzen eta maitatzen.
Fundazioak hazkuntza- eta trebakuntza-zentro bat du, esperientzia eta espezializazio handiko 50 profesional baino gehiago dituena.
Modu askotan aritu zaitezke Gida Txakurraren ONCE Fundazioarekin elkarlanean, adibidez, handitzean pertsona itsu baten lagunik onena izango diren txakurkume txikietako bat adoptatuz, eta horrela txiki horiek ingurune osasungarri, maitasunezko eta familiarrean bizi daitezen lagunduz.

ONCEren Fisioterapiako Unibertsitate Eskola
Fisioterapia etorkizun profesionalerako bermea da ikusmen-desgaitasuna duten pertsonentzat. 1964an ONCEk Fisioterapia Eskola sortu zuen, gaur egun EUF bezala ezagutzen duguna, orain Fisioterapiako Unibertsitate Eskola baita. Prestakuntza handiko profesionalak dituen irakaskuntza-zentroa da, Madrilgo Unibertsitate Autonomoari atxikia eta kalitatezko arreta pertsonalizatua eskaintzen duena.
Praktikak Estatuko erreferentziazko zentroetan egiten dira, eta osasun-munduan errekonozimendua dute. EUFek ere ikerkuntzaren aldeko apustua egiten du, eta hainbat arlo dituen laborategi bat dauka, hala nola mugimenduaren analisia, gaixotasunak aurreikusteko.
Tituludunen prestakuntza hobetzeko asmoz, graduondoko ikastaroak antolatzen dira maila gorenean eguneratzeko. Prestatzaile onenak dituen eskola hau irekia da eta desgaitasunik gabeko pertsonei ere eskaintzen dizkie plazak.
Urtero, ONCEren Fisioterapiako Unibertsitate Eskolako Jardunaldiak egiten dira.

Hezkuntza Baliabideen Zentroak (CRE).
Ikusmen-desgaitasuna duten ikasleentzako hezkuntzan 80 urte baino gehiagoko esperientzia izanik, joan den mendeko 60ko hamarkadan jaiotako ONCEko ikastetxe zaharrek bilakaera izan dute gaur egun CRE, Hezkuntza Baliabideen Zentro gisa ezagutzen dugunera arte.
Egun, Madrilgo, Pontevedrako, Sevillako, Bartzelonako eta Alacanteko CREek geografiako puntu guztietako 7.153 ikasleri ematen diete estaldura; horietako % 99k kalitatezko hezkuntza integratua egiten dute, ikastetxe eta institutu arrunt guztietan, eta CREetatik aholkularitza, baterako lana, material egokituak eta itsutasuna edo ikusmen-desgaitasun larria duten ikasleei eta haien familiei zuzeneko arreta ematen diete.
Madrilgo CREa, erabat irisgarria eta egokitua den eraikuntza, barneko ikasleak dituen bakarra da, eta gor-itsutasuna eta bestelako hezkuntza-behar espezifikoak dituzten adingabekoak laguntzeko eredu bat du ardatz. Arreta hurbilena eta espezializatuena emateko hainbat laborategi eta gela multisentsorial ditu, ikasleak hobetu eta hezkuntza arruntean sar daitezen.

Gor-itsutasuna duten Pertsonen Arretarako ONCE Fundazioa
FOAPS 2007an jaio zen gor-itsutasuna duten pertsonen behar espezifikoak artatzeko helburuarekin -ia 4.000 ONCEn afiliatuta daude-. Izan ere, gor-itsutasuna isolamendu eta komunikazio-arazo gehien sortzen dituen desgaitasunetako bat da. Hezkuntza, enplegua eta komunikazioa beharrezko palanka bihurtzen dira gizarteratzea eta laneratzea lortu eta kolektibo honen bizi-kalitatea hobetzeko. Giza-garapena eta garapen intelektuala bultzatu nahi dira.

Ezagutza Zentroa Ilunion enpresetan
Ezagutza digitaleko zentro bat da, barruko eta kanpoko ikaskuntza sustatzeko eta indartzeko. Gune hori hainbat liburutegitan banatuta dago barneko eta kanpoko jardunbide egokien, benchmarking-aren, jardunaldi eta ekitaldietarako bertaratzeen gordailu gisa, besteak beste.