Prestakuntza

2023 FORMACIÓN. Frase inicio

Zuk eta biok ez ditugu ate irekiak ikastegietan bakarrik espero. Programak, tresna teknologikoak eta espazio fisikoak gure beharretarako, oso bereziak izanda ere, irisgarriak eta egokiak izatea espero dugu.

Badakigu prestakuntza funtsezkoa dela pertsona guztiek, desgaitasuna izan edo ez, enplegu bat lortzeko edo dutena hobetzeko eta beren bizitza-proeiktuak gauzatzeko.

2023 FORMACIÓN. Actividad Formación

Ahalik eta prestakuntzarik onena bultzatzen dugu

Jarduera hori guztia ONCE Gizarte Taldea osatzen duten hiru arloen artean (soziala, fundaziokoa eta enpresakoa) banatzen da, eta urtez urte kalitate-estandar altuak dituen prestakuntzara bideratzen ditugun ahaleginaz eta baliabideez hitz egiten du. ONCE Gizarte Taldea osatzen duten langileentzat ez ezik, gizartean desgaitasuna duten pertsona guztientzat ere egiten dugu lan hori.

Prestakuntza funtsezkoa da pertsona bakoitzak behar duen profesionaltasun-maila lor dezan, edozein dela ere bere jarduera; izan ere, gaitasun handiagoa izateko tresnak emanez, errentagarritasun soziala eta ekonomikoa elkarri lotuta doazela froga dezakegu.

Adibide berrienetako bat IE Universityrekin egindako akordioa da, desgaitasuna duten pertsonen prestakuntza sustatzeko, enpresa-munduan sartzea bultzatzeko, haien profil ekintzaile eta berritzailea indartzeko eta kontratazio sozialki arduratsuko politikak garatzeko.

2023 FORMACIÓN. Cuadro datos macro

Prestakuntza zenbakitan 529.469 prestakuntza-ordu 2.584 prestakuntza-, enplegu- eta irisgarritasun- proiektu 7.187 ikasle itsu. %99 hezkuntza integratuan