Berrikuntza eta abangoardia

INNOVACIÓN Y VANGUARDIA del Grupo Social ONCE parte 1

Gizarte-berrikuntza gure DNAn daramagu

Duela zortzi hamarkada sortu ginen gauzak beste modu batean egiteko beharrarekin. Une horretatik aurrera mugitzen gaituena etorkizuna soziala dela erakustea da, pertsona guztiak erdigunean jar daitezkeela berritzaileak izateari utzi gabe, eta, aldi berean, punta-puntakoak izaten eta desgaitasuna duten pertsonentzako aukera gehiago eta hobeak eskaintzen jarraitzea.

 Gizartean aldaketak bizkortzen ari dira eta ONCE Gizarte Taldean ezin diogu utzi autonomia pertsonalaren aldeko proiektuak, sormena eta ekintzailetza berriak sustatzen dituzten topaketak, ikasteko, probatzeko eta garapen teknologikorako lekuak sortzeari. Adimen artifiziala gure zerbitzura jartzen dugu, bideojokoen munduan gaude, ingurune digital eta fisikoetan irisgarritasuna sustatzen dugu eta ideia onak entzun eta saritzen ditugu, guzti-guztia eraikitzen saiatzen garen etorkizun irisgarriagoa eta gizatiarragoa lortzeko. Pertsonengatik eta pertsonentzat egiten dugu hori.

Gizarte-berrikuntzari esker, indarrean jarraitzen dugu, gure Oncelio bezala, etengabe mugitzen ari den gizarte honetan.

Abangoardiako gure proiektuetako batzuk:
CTI (Tifloteknologia eta Berrikuntza Zentroa)

Izugarri gustatzen zaigu Tifloteknologia eta Berrikuntza Zentroa (CTI) ONCEren zentro gisa erakustea. Espainian eta munduan erreferentzia da irisgarritasunean eta itsutasuna edo ikusmen txikia duten pertsonentzako laguntza-produktuetan. Aho zabalik uzten gaituzten teknologiak erakusten ditugu bertan eta urtero 150 proiektu baino gehiago egiten ditugu. Hor probatzen dira pertsona itsuen autonomia hobetzen laguntzen duten beste proiektu asko, tresna horiei esker pertsona geldiezin bilakatuta.

Zentro honekin bizitzako arlo guztiak lantzen dira. Lanpostuak eta ikasketak egokitzen ditugu eta irtenbide tiflotekniko berritzaileak komunikatzen ditugu eguneroko jardueretan eta lanean aukera-berdintasuna lortzeko. Itsutasuna eta ikusmen txiki larria duten pertsonek beren gaitasunak garatzeko behar dituzten baliabide teknikoak eskuratu ahal izatea da asmoa.

INNOVACIÓN Y VANGUARDIA, Vídeo CTI

 

INNOVACIÓN Y VANGUARDIA del Grupo Social ONCE parte 2

Inserta Innovación/ Inserta Berrikuntza

Inserta Innovación/Inserta Berrikuntzak, ONCE Fundazioarenak, desgaitasuna duten pertsonen enplegua sustatzeko proiektuak eta programak garatzen ditu beste erakunde batzuekin batera. Enpresei eta erakundeei beren erakundeetan gizarte-talentua sartzera bideratutako zerbitzuak ematen dizkie.

Desgaitasuna duten eta lan bila dabiltzan pertsonen garapen teknikoa eta profesionala sustatzeko prestakuntza ematen du. Helburu nagusia enplegua lortzea da, eta enplegu hori iraunkorra eta kalitatezkoa izatea.

Bere proiektu nabarmenetako bat Inserta Responsable/Inserta Arduratsua Foroa da, elkarrizketarako eta hausnarketarako gune bat gizarte-berrikuntza diseinatzeko. Gainera, foroak aukera ematen du ezagutza partekatu eta zabaltzeko, jardunbide egokiak hedatzeko eta desgaitasuna duten pertsonak batuko dituzten tresna berriak garatzeko. 

Lan eta berrikuntza sozialeko foroa da, eta 100 enpresa, administrazio publiko eta negozio-eskola baino gehiagoko sarea du. ONCE Fundazioarekin batera lan egiten duten organizazioek eta erakundeek osatzen dute, eta gizarte-erantzukizuneko eta desgaitasuneko politikak ebaluatzen ditu. Horrez gain, desgaitasunak ematen dituen aukerak balioesten ditu, bai enpresetan, bai erakundeetan.

ONCE Innova... Emprendedores/ ONCE Innova... Ekintzaileak

Nori ez zaio gustatzen irudimena hegan uztea? 2019an, "ONCE Innova barne-erronka" sortu zen itsutasuna edo desgaitasuna duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko ideia originalak eta eraginkorrak sustatzera bideratua. Ekimen honek Erakundeko langile eta afiliatuei dei egiten die, beren ideia berritzaileekin lehiaketa ausart batean parte har dezaten.

Lehen edizioak hainbesteko arrakasta izan zuen, non hurrengo urtean ONCEk startup, enpresa txiki eta ertain digital eta ekintzaile guztiei ireki zien erronka. Horrela, edonork egin dezake bere berrikuntza-proiektuen ekarpena. Lehiaketak ikusgarritasuna, ibilbidea eta merkataritza-irteera eman nahi dizkie desgaitasuna duten pertsonen bizi-kalitatea eta ONCE Gizarte Taldeko langileen lan-kalitatea hobetzeko egokiak diren prototipo, soluzio eta programa guztiei.

Horrela jaio zen ONCE Innova Emprendedores / ONCE Innova Ekintzaileak. Lehiaketa klasiko bihurtu da, poz handiak eman dituelako proposamen ausart eta berritzaileekin. Proposamenik nabarmenenak ahots bidezko sinaduratik museo eta beste espazio batzuetara bisita inklusiboak egiteraino doaz.

Orain ONCE Innova lehiaketa eta erronka bat baino askoz gehiago da, bizi- eta pentsamendu-tankera bat da, desgaitasuna duten pertsonen eta ONCE Gizarte Taldean lan egiten duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko diharduen adimen-komunitate bat. Sortzaileen topagunea eta programa abangoardistenetako bat ere bada, produktu arrakastatsu bilakatu daitezkeen konponbide originalen bila.

 

ONCE Innovaren webgunea

Escenario de ONCE Innova Emprendedores iluminado al fondo, con público delante a oscuras, en una sala con telas en el techo

Esperientzien eta jardunbide egokien lehiaketa

ONCEk urtero deitzen du bere profesionalen artean Gizarte Zerbitzuetako Berrikuntza Esperientzien eta Jardunbide Egokien Lehiaketa. Sormena eta berrikuntza sustatzeko eta Erakundeko profesionalen lana ezagutarazteko egiten du. Ekimen honen erronka da ikusmen-desgaitasuna duten eta batera lan egiten duten pertsonen beharrei erantzuteko moduko ideia eta irtenbide berriak ematea.

Lehiaketan ONCEko Gizarte Zerbitzuetako profesionalek parte hartzen dute eta horien balioa aitortzen da, banaka edo taldeka. Honako arlo hauetakoak izan daitezke: laguntza psikosoziala; errehabilitazioa; hezkuntza-arreta; komunikazioa eta informazioa eskuratzea; enpleguari, aisialdiari eta ongizateari laguntzea; eta gizarte-, kultura- eta kirol-animazioan, boluntariotzan, opor sozialetan, bibliografia-zerbitzuetan, kultura-sustapenean eta gizarte-zerbitzuen beste edozein programa edo jardueratan jarduerak egiten dituztenak, ONCEren mendeko fundazio eta federazioetako profesionalak barne. Horrek guztiak hobekuntzak dakartza egunerokotasunean, elkarlaneko berrikuntzari esker.

Ekonomia zirkularrean berritzen

Ilunionek sortutako azken dibisioa da, baita berritzaileena ere: Ekonomia Zirkularra egungo eredua hobetzen duen alternativa, eta dagoeneko errealitate, bat da, baliabide finituen kontsumoa aztertzen baitu eta  hondakinak sistematik deuseztatu arte murrizteko xedea baitu, hori guztia gizarte osoarentzat onurak lortzeko helburuarekin.

Ildo horretan, urtero 15.000 tona TEEH (Tresna Elektriko eta Elektronikoko Hondakina) tratatzen dira La Bañezan (Leon) eta Campo Realen (Madril) dauden bi industria-instalazioetan, eta substantzia arriskutsuak eta potentzialki kutsagarriak erauzten dira, erabil daitezkeen materialak berreskuratzeko. Horietatik % 90 ekoizpen-zirkuituan sar daitezke berriro, produktu berriak sortzeko eta naturatik materialak ateratzea saihesteko. Eta hori guztia desgaitasuna duten pertsonek osatutako eskulanarekin eta landa-eremuetan, non biztanleria finkatzen laguntzen den.

Ilunion Accesibilidad/ Ilunion Irisgarritasuna, guztiak barne

Arlo ugari hartzen ditu barne, ikerketa sozialetik, aholkularitzatik eta teknologia eskuragarritik hasi eta, hainbat premia asetzeko, ingurua egokitzeko artekoak.

Ilunion Irisgarritasunak turismoan lan egiten du eta osasun-sisteman eta banketxeetan irisgarritasun-neurriak bultzatzen ditu. Hirugarren sektoreko erakundeekin lankidetzan aritzen da, edo retailean, erabiltzaileari eskuragarritasuna emanez erosketa-prozesuan eta administrazio publikoan.

Ilunion Irisgarritasunaren helburua da irisgarritasun unibertsala lortzea, bai ingurune fisikoetan bai teknologikoetan, irisgarritasuna eremu guztietan sartu behar dela oinarri hartuta.

Un ordenador portátil borroso y plano detalle de unas manos preparadas para interactuar con el teclado

 

Irisgarritasunaren arloko beste berrikuntza-proiektu batzuk

Figura de plástico roja del proyecto "Ga11y" de Fundación ONCEONCE Fundazioak proiektu ugari ditu, haien artean  hauek nabarmenduko ditugu, batzuk Fundazioarenak berarenak eta beste batzuk erakunde publiko edo/eta pribatuekin lankidetzan garatutakoak:

  • PULSE/SAKATU, igogailuen botoi birtualak
  • Ga11y, bideojoko irisgarriak
  • Accesjobs’, pertsonen beharren arabera konfiguratu daitekeen bideokonferentzia-tresna.
  • AccesRobots’, nabigatzeko, manipulatzeko eta hautemateko gaitasuna duten laguntzaile robotikoak garatzeko plataforma robotikoa.
  • 3Dko laguntza-produktuak diseinatzeko eta inprimatzeko proiektua.
  • UNINNOVA, lankidetza-ingurune digitala, desgaitasuna duten pertsonen, adinekoen eta gizarte-bazterkeria jasateko arriskua duten beste kolektibo batzuen irisgarritasuna sustatzera eta bizi-kalitatea hobetzera bideratuta.
  • App ‘Medicamento Accesible +/Medikoki irisgarria+” app-a
  • ‘Incluyes’ app-a

 

 

 

INNOVACIÓN Y VANGUARDIA Reconocidos en el mundo entero

Mundu osoan aitortuak.

 IBEXeko enpresa nagusiekin, multinazionalekin, Big-4ekin,
 nazio-mailako azpiegitura handiekin eta administrazio 
publikoekin egiten dugu lan. 

Espainia osoan gaude, hiri handietatik herri ezkutuenera.

Ospe-sailkapenetan postu 
onenetan gaude ( Merco 2020 Espainia).

 1. postua Sektorea. 
 3. Erantzukizun eta Gobernu Korporatiboa.
 4. ESK Enpresak

Un grupo de personas trabajando en una mesa con varios gráficos sobre ella. Una de ellas tiene una silla de ruedas, otra un implante coclear y otra un perro guía.