null
Atzealdea

TRABAJA CON NOSOTROS, en el Grupo Social ONCE. Trabajar en Ilunion, trabajar en Fundación ONCE

Enplegua ONCE Fundazioan zehar

Dos jóvenes en una oficina mirando una táblet

ONCE Fundazioak lan-merkatu inklusiboa bultzatzen du, aukera-berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren paradigmatik abiatuta, desgaitasuna duten pertsonen enplegua guztiontzako aukera gisa lantzen duena. Helburu hori betetzeko, Fundazioaren aurrekontuaren % 60, gutxienez, Prestakuntza eta Enplegu Planera bideratzen dugu urtero. Horrela, gure jarduera-ardatzak honako hauek dira:

  1. Lanerako adinean dauden desgaituei lanbide-kualifikazioa eta lan-merkatuan aukera-berdintasunean sartu ahal izateko beharrezko lan-trebetasunak ematea, prestakuntza-ekintzak eginez.
  2. Desgaitasuna duten pertsonentzako enpleguaren sorrera sustatzea, Espainiako legedian jasota dauden bideak eta formulak erabiliz. 
  3. Lanpostu okupazionalak sortzen laguntzea desgaitasuna duten pertsonen eta horien familien elkarte-mugimenduarekin lankidetzan. 

Enplegurako prestakuntzako zuzeneko jarduerak Inserta Empleo ekintzaren bidez egiten dira. Inserta Empleo Gizarteratzeko eta Gizarte Ekonomiako (Poises) eta Gazte Enplegurako (POEJ) programa eragileen barruan sartuta dago eta ONCE Fundazioa garatzen ari da  Europako Gizarte Funtsaren eta Gazte Enplegurako Ekimenaren baterako finantzazioarekin.

Prestakuntza-eskaintza honako irizpide hauen araberakoa da:

  • Malgutasuna, lan-merkatuaren eskaera aldakorretara egokitzeko.
  • Behar besteko ezagutzak, trebetasunak eta gaitasun teknikoak ematea, lanpostua behar bezala betetzeko.
  • Lanbide-jarduna egokirako ezinbestekoak diren trebetasun sozialak eta pertsonalak garatzeko aukera ematea.
  • Irisgarritasuna, prestakuntza-ekintza bakoitza behar diren egokitzapen teknikoez, ordu-kopuruaz, metodologiaz eta giza- eta materia-baliabideez hornitzea, ekintzan parte hartzen duen pertsona desgaitu bakoitzaren berezko premien arabera.

ONCE Fundazioak, gainera, kolektibo behartsuenei laguntzea du helburu: desgaitasuna duten emakumeak; % 65etik gorako desgaitasuna duten pertsonak; desgaitasuna duten gazteak; 45 urtetik gorako desgaitasunen bat duten pertsonak eta desgaitasuna duten pertsonak, baldin eta, beren desgaitasunagatik, egoera indibidualengatik eta/edo sozialengatik, enplegua lortzeko eta/edo horri eusteko zailtasun handienak badituzte.

Inserta Empleo, lan-bitartekaritzan aditua den ONCE Fundazioaren erakundea

Inserta Empleo ONCE Fundazioaren giza-baliabideen erakundea, desgaitasuna duten pertsonen arretan aditua. Europako Gizarte Funtsarekin (FSE) batera finantzatzen da eta pertsona horien prestakuntza hobetzea eta lan-merkatuan sartzea du helburu. 25 urte baino gehiagoko esperientzia eta orientazioaren eta bitartekaritzaren arloko aditu-talde bat du,  Espainian osoan dituen  46 bulegoetan banatuta.

Inserta Empleok desgaitasuna duten pertsonen lan-aukerak hobetzen ditu, bakoitzaren behar espezifikoetara egokitutako prestakuntza-prozesu bizi eta oso bati esker. Insertako teknikariek hautagaiak elkarrizketatzen dituzte haien profila aztertzeko, bakoitzarentzako plan pertsonalizatua diseinatzen dute, bilatzen duten lanposturako prestakuntza egokia eskaintzen diete eta beren gaitasunetara eta beharretara hobeto egokitzen diren hautaketa-prozesuetara aurkezten dituzte.

Bitartekaritza-prozesua hasteko enpresei eta eskatzaileei alta ematen zaie Por Talento/Talentuaren Alde desgaitasuna duten pertsonentzako ONCE Fundazioaren enplegu- eta prestakuntza-atarian.

Bisitatu  Por Talento/Talentuaren Alde atariaren webgunea

Era berean, enplegu-zerbitzuak Insertak dituen bi App-etan ere eskuratu daitezke, bata enplegu-eskatzaileentzat da, eta bestea enpresentzat. Insertak arreta ematen die bai enpresarien bai desgaitasuna duten pertsonen beharrizanei (ez batak ez besteak ez dute kosturik), horien balioa eta autoestimua sustatzen ditu eta ziklo ekonomiko eta sozialean sartzen laguntzen die.

Gainera, desgaitasuna duten langileak kontratatzea errazten die enpresei. Inserta Empleok prozesu osoan aholkatzen ditu: dirulaguntzak, laguntza teknikoak eta ekonomikoak, eskatutako profilerako hautagai egokiak bilatzea, eta, beharrezkoa izanez gero, lanpostua egokitzea.

Bat egin Ilunion taldearekin

Una mujer y un hombre trabajando frente a una pantalla de ordenador, ella lleva un implante coclearIlunionen eta ONCE Gizarte Taldearen aktibo nagusia hazten jarraitzen lagundu nahi dugu: pertsonak. Gurea bezalako proiektu baten parte izan nahi baduzu, zure curriculuma bidali behar diguzu, eskura dituzun eta aplikatu nahi dituzun eskaintzen bitartez.

ENPLEGU-ESKAINTZAK DITUZTEN ILUNION NEGOZIO-ARLOAK:

ILUNION FACILITY SERVICES

ILUNION GARBITEGIAK

ILUNION HOTELS

ILUNION RETAIL ETA MERKATURATZEA

ILUNION GIZARTE-KOMUNIKAZIOA

ILUNION IRISGARRITASUNA

ILUNION CONTACT CENTER - BPO

ILUNION IT SERVICES

ILUNION GIZA-KAPITALA

ILUNION CSC

ILUNION SOZIOSANITARIOA

ILUNION KORPORATIBOA

ESKAINTZA GUZTIAK